XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Josie balkoira biluzik ateratzekotan egon zen, martxoko euri hotza hezurretaraino sartzeko, baina zuhurregia zen horrelako ergelkeriarik egiteko.
Goiko pisuko ohearen kirrinka entzun zuen.
Basokada bat laranja ur prestatu eta igo zion amari.
Sukarragatik sutan zirudien.
Paper bat hartu eta idazten hasi zen:
Josiek nonbait irakurria zeukan meningitiak sukar handia eragiten duela, eta jendea hiltzeko bezain gaisotasun larria zirudien.
Biharamuna larunbata zen.
Josiek ez zuen ikastetxera joan behar izan.
Monique askoz hobeto sentitzen zen eta jaikitzeko gogoa ere bazeukan, baina alabak ez zion baimenik eman.
Ohera eraman zion gosaria, segituan kafearekin itzuliko zela esanez.
Hura prestatzen ari zen, ateko txirrinak jo zuenean.
Aita zen.
- Aita!
- Nola dago zure ama? - galdetu zuen larriturik.
- Hobeto - xuxurlatu zuen Josiek -.
Txarrena pasa duela uste dut.